ENPRESA ERAIKITZAILEAK

PROIEKTU HANDIETARAKO KALITATE HANDIKO
ETA DISEINUZKO ARMAIRUAK

Induo taldean sektoreko liderrekin batera egiten dugu lan, euren maizter berrien baldintzak betetzen dituzten higiezinen proiektuak sortzeko. Gure diseinuzko armairuak primeran egokitzen dira eraikin berrietan. Induok dituen akabera, material eta diseinu aukera anitzei esker.

Constructoras

Berrikuntza, diseinua eta ekoizpen arduratsua eskaintzen dugun armairu bakoitzean

40 urteko esperientziak bermatzen du gure profesionaltasuna eta armairu bakoitza ekoiztean jarri beharreko arreta. Badakigu proiektu baten arrakasta fase eta xehetasun bakoitzean kalitate gorenera heltzean datzala. Horregatik, enpresa eraikitzaileekin ari gara elkarlanean, hasierako diseinutik proiektuaren azken garapenera arte.

Berrikuntzaren, eboluzioaren eta ekoizpen arduratsuaren alde egiten dugu, Zarautzen dugun fabrikatik. Enpresa asko fidatzen dira Induon lanetan beren proiektuetarako neurrira egindako altzariak egiteko. Ezagutu gehiago eta hauta gaitzazu.

GURE BEZEROEN KONFIANTZA DA BERMERIK ONENA

Asko dira jada armairuak diseinatu eta ekoizteko guregan konfiantza duten enpresak. Zure enpresak Induoren estilo eta kalitateaz gozatzeko hurrengoa izan daiteke.

Bezero bakoitzaren neurrira eginda beti

Induon lan egiten dugu etxe guztiak  bakarrak izan daitezen eta ukitu pertsonala izan dezaten. Horregatik, zure etxe berriko proiektuak armairu modelo estandarrak baditu ere, erosleei armairuak pertsonalizatzeko aukera eskaini ahal izango diezu. Induoren erakusketa-aretoa bisitatu ahal izango dute Zarautzen, baita etxe berrirako gehien gustatzen zaien modeloa hautatu ere, materialak, koloreak eta akaberak konparatuz. Induoren erakusketa-aretoa bisitatu ahal izango dute Zarautzen, baita etxe berrirako gehien gustatzen zaien modeloa hautatu ere, materialak, koloreak eta akaberak konparatuz.

Aprovecha nuestro showroom con tus clientes - Induo

Aprobetxatu gure erakusketa-aretoa zure bezeroekin

Induoren erakusketa-aretoa bisitatzen gaituztenek euren armairuetarako aukerarik onena aurki dezaten diseinatutako lekua da. Badakigu etxebizitza berrien instalazioetan ez dagoela beti leku aproposa akabera, material eta koloreen aukera guztiak erakusteko. Hori dela eta, zure erosleak erakusketa-aretoa bisitatzera gonbidatzeko aukera ematen dizugu, haiei laguntzeko eta altzari berriak aukeratzeko aholkuak emateko.

ZURE AMETSETAKO GUNEA SORTZEN DUGU

Gure neurrira egindako armairu, sukalde edo altzariei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan konpromisorik gabe eta gure espezialista bat jarriko da zurekin harremanetan laguntzeko