FABRIKA

TRADIZIOA ETA BERRIKUNTZA

Arrona Hermanos 70eko hamarkadaren hasieran Hilario eta Domingo Arronak Zarautzen sortutako enpresa da. Garai haietan, beraien ibilbidea, arotz eta hainbat enpreseei kaxoien hornikuntzari zuzenduta zegoen. Aurrera begira aldiz, armairu eta sukaldeak neurrira egiteko ametsa zutelarik.
Gaur egun, Induok bere bilakaera, makineria modernoan apustua eginik, sektoreko jatorrizko enpresaren etengabeko hazkuntza lortu du. Orain Gregorio, Manu, Mikel eta Iñakiren esku dago, aurrekoen lan zorrotzari jarraipena emateaz arduratzen direnak. Berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustuak eta familiako belaunaldi berrien ikuspegiak Induo erreferentzia-marka bihurtu dute neurrira egindako armairu eta sukaldeen diseinu eta fabrikazioan.

Liderrak sektorean

40 urtehauetanteknologian inbertitzen, talentuamantentzen eta interiorismo-proiektu guztietan onena ematen ikasi dugu.

  • Erdiautomatizatutako ekoizpen-fabrika ekoizpen-gaitasun handiarekin.
  • 8000 metro karratu.
  • Etengabeko inbertsioa azken teknologian
  • Ekoizpen-ahalmen handia.

Kalitatea gure eguneroko konpromisoa da

Materialak, osagarriak eta neurrira egindako altzarien diseinu eta ekoizpenaren ezagutzak etengabe eguneratzen ditugu.

  • Tradizioaren zaintza eta berrikuntzaren zehaztasuna konbinatzen dugu.
  • Gure altzarien ekoizpen eta muntaketaren erabateko kalitate-kontrola.
  • Kualifikazio profesional handiko giza-taldeak.

Jasangarritasuna

Ekoizpen arduratsua eta ingurumenarekinkonprometitua zure arkitektura- eta interiorismo-proiektuak sortzeko unean.

  • Gero eta jasangarriagoa den ekoizpen-prozesua.
  • Birziklatutako materialak eta material birziklagarriak.
  • Zura erabiltzen dugu batez ere jasangarritasunaren alde izateko.

BISITATU GURE FABRIKAREN ERAKUSKETA-ARETOA
ETA AURKITU ZURE PROIEKTURAKO KONPONBIDERIK ONENA

Zatoz zure proiektuak are gehiago nabarmenduko dituzten Induo taldeko produktu pertsonalizatuak ezagutzera. Arkitektoak, barne-diseinatzaileak, enpresa eraikitzaileak… Induo taldeko adituek lagunduko dizute material eta diseinu honenak aukeratzen. Hitzordua ituntzeko, deitu 943 89 56 73 telefono-zenbakira edo bidali posta elektronikoa helbide honetara:induo@induo.es. Zure zain gaude!

Zure zain gaude!